VII. Kafe Antzerki Zikloa

ttipi-ttapa 2006ko urriaren 27a

TTIPI TTAPA

Berako Euskara Batzordeak Bortzirietako Euskara mankomunitatea eta Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin antolatuta, azaroaren 3an eta 10ean Berako ostatuetan antzerki ikuskizunak eskainiko dituzte. Lehendabiziko saioan, argazkian ageri den Ez Dok Hiru bikoteatroaren Larru Haizetara antzezlana ikusteko aukera izanen da Lixoia ostatuan 22:00etan. Bigarren saioan, azaroaren 10ean, Goizeko Izarra taldeak Esketxak eskainiko ditu 22:00etatik aurrera Kataku, Ikuilu eta Bidaxka ostatuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun