Kotto, gogoan zaitugu!

Utzitako argazkiak 2006ko urriaren 27a

Urte bat joan da herri-erailtzaileen errepresioak Kotto erail zuenetik. Herri-erailtzaileak, bai, hori baitira asimilazio inperialista helburu, herriak ukatu, okupatu eta zanpatzen dituztenak. Eta erailketa, Kottorena, bai , haiek diseinatu eta gauzaturiko errepresioak eragin baitzuen gure lagun eta burkide maitearen heriotza. Haien bahiketak, haien torturak, haien espetxeratzeak,... haien sakabanaketak, haien bakartzeak... Hortaz, urteurren honetan errepresioaren aurkako oihu tinkoa egin nahi dugu.

Halaber, azpimarratu beharrekotzat dugu, Kotto (eta geroztik Igor, Roberto,Aitor, Iñaki,...) erail arren, hain zuzen ere euskal borrokalarien eskuzabaltasunari esker, kasu honetan espainiar eta frantziar estatuak herri-erailtzaile fustratuak direla, Euskal Herria bizirik eta aske izateko aukerekin delarik.
Hortaz, urteurren honetan Herriaren aldeko eskuzabaltasuna goratu eta borrokaren balioaren garrantzia ere azpimarratu nahi dugu.

Eta jakina, eroritako guztien eskuzabaltasuna eta konpromisoa burutan, denon ahalegina eta lana indartzeko deiadarra ere egin nahi dugu, bizi dugun testuinguruan Euskal Herriaren eskubideen aitortzaren alde mobilizatuz eta nazio eraikuntza eta jendarte eraldaketan aktiboki eraginez.

Zuei, Imanol, Ainara, Iñaki,...muxu handi bat bihotzez.
Hiri Kotto, agur eta ohore berriz ere. Hik emandakoak gurekin eta herri osoarekin jarraitzen dik

Ez dugu barkatuko!Autodeterminazioa eta amnistia, independentzia eta sozialismoa! Irabaziko dugu!
Berako Ezker Abertzalea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun