Rafa Maritxalar lesakarrak irabazi zuen Lizuniagako Igoera

Aitor AROTZENA 2006ko urriaren 24a

Rafa Maritxalar lesakarrak irabazi zuen urriaren 21ean Beran egin zen Lizuniagako XXVI. igoera.

4.900 metroko ibilbidea osatzeko 16 minutu eta 54 segundu behar izan zituen lesakarrak. Peio Garinek 1982an egin zuen marka, 16 minutu eta 13 segundukoa, urrun gelditu zen. Bigarren postua iazko irabazleak, Antonio Etxeberriak eskuratu zuen (17’16”) eta hirugarrena Antonio Bru beratarrak (17’31”). Laugarren postua Patxi Irazoki igantziarrarentzat izan zen. Emakumeen artean, Marisol Martinez irundarra nagusitu zen (23’09”). Beteranoetan Batixta Telletxea beratarra izan zen bizkorrena (21’18”), Joseba Aldabe doneztebarra (21’30”) eta Iruñeko Peio Ezpeletaren aitzinetik (21’39”). Jubenil mailan, Naia Esnaola beratarra izan zen partehartzaile bakarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun