Ameriketan ibilitako artzainen topaketa jendetsua

Aitor AROTZENA 2006ko urriaren 27a

Utzitako argazkiak

Ameriketan ibilitako 500 bat artzain eta beren senideak bildu ziren urriaren 22an Lesakan.

Baztan-Bidasoaldekoak ez ezik, Ultzama, Erronkari eta Iparraldetik etorritakoak izan ziren herrian. Artaldeen eta argazki erakusketa, gaztaegileak, solasaldiak… eta bertze hainbat ekitaldi izan ziren goizean. Zaldunek eta artzainek artaldea herriko karriketan barna gidatu zutenean aunitzi begiak busti zitzaizkien Ameriketako garaiak gogoratuz. Eguna akautzeko 500 bat lagun bazkaltzera bildu ziren frontoian, giro ederrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun