Udalak igerileku estaliaren udal instalazioen logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu du.
Logotipoak kartoi mehean edo paper lodian aurkeztuko dira, eta nahi den teknika erabil daiteke. CD bat ere aurkeztu beharko da, JPG fitxategi-hedapenarekin.
Logotipoak, inprimatuta, 25x20 cm. izanen du eta irudiak, gehienez ere, 300eko erresoluzioa e izanen du. Logotipoa zuriaren gainean egin behar da eta marrazkian nahiz argazkian aurkez daiteke.
Lanak udal bulegotan aurkeztuko dira, gutun-azal itxi batean. Gutun-azalak eta lanak goitizena izanen dute eta hau gutun-azalean idatziko da. Gutun-azal horren barrenean, bertze gutun-azal txiki bat, itxia, sartuko da eta horretan lana aurkezten duenaren izen-abizenak, helbidea eta telefonoa idatziko dira orri batean.
Lanak aurkezteko epea azaroaren 24ko 13:00ak arte izanen da eta lehiakide bakoitzak nahi bertze lan aurkezten ahal du. Diseinu guziak jaso eta hasierako hautaketa egin ondotik, Lesakako udalaren webgunean emanen dira argitara, www.lesaka.net helbidean. Lehiaketa irabazten duenak 300 euroko saria eta igerileku estalian urtebeteko abonua izanen du
Lan saritua Udalaren esku geratuko da eta argitara emanen da. Gainerako lanak, erakusketa aldia akautu ondotik itzuliko dira.