Horrelako irudia edonork atera izanen du aurten bere argazki kamerarekin baina onddo denboraldia denez, aldioro egiten dugun bezala argazki bat paratu nahi izan dugu. Baserri bateko sukaldean zabal-zabalik paratuak ikusten ditugu. Aurtengo mendietako onddo baratzeen lagin bat bertzerik ez da honako hau. Honez gero etxeetan onddoak prestatu dituzte etxekoandre eta gizon ia denek. Jaki preziatua probatu ere probatu dugu!!