Azaroan ludotekak ateak irekiko ditu estreineko aldiz

Nerea ALTZURI 2006ko urr. 20a, 13:47

Gaur egun hagitz ohikoa da familia batean guraso biek kanpoan lan egitea. Seme-alaben zainketa eta ardura atautxi-amatxiek ez bada, familiaren ezagun batek edo haurtzaindegiko begiraleek hartzen dute. Herrian ez dago haurtzaindegirik, baina gaur egun haur ttiki kuadrila dago eta eskolan hasteko adinik ez duten neska mutikoek azarotik aitzinera ludotekan jolasteko eta ikasteko aukera izanen dute. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuaren bitartez gaia landu eta familia eta lanaren uztartzea errazteko zerbitzu hau abian jarriko da. Momentuz bederatzi gurasok izen eman dute eta beuren haurrak ludotekara eramanen dituzte. Astelehenetik ortziralera 9etatik 13:00etara izanen da ikasturte osoan. Medikuaren etxean kokatzekoa baldin bazen ere, orain bertze leku bat dute buruan.

zero ludotekak bere zerbitzua eskeiniko du. Inguruko gurasoren batek ere interesa izanez gero, bere seme alabak urte bat edo bi baldin baditu, badaki herrian ere baduela aukera. Printzipioz izen emateko epea joan den ortzegunean akautzen zen eta zenbat haurrek hasiko duten ikasturtea, kopuru zehatzaren daturik ezin izan dugu bildu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun