Elikadura eta Nutrizioaren inguruko azken bi hitzaldiak

Amaia eta Ainhoa 2006ko urr. 19a, 16:49
TTIPI TTAPA

Urrian, Udalak antolatuta, Elikadura eta nutrizioaren inguruko hitzaldi sorta martxan jarri zen Nagore Txoperena, udaleko dietistaren eskutik. Hasieran hirugarren adinekoei zuzendutakoak izan ziren eta ondoren, jende guztiari zuzendutakoak abian jarri ziren.

Hitzaldi sorta bukatzeko, bi bakarrik gelditzen dira. Bat, urriaren 23an izanen da, «Elikadura osasungarria haurtzaroan eta nerabezaroan» eta bertzea, «Elikadurari loturiko sinesmenak eta usteak», urriaren 30ean. Biak arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun