Gazteentzako Ikastaroak

Amaia eta Ainhoa 2006ko urr. 19a, 16:48

Berako Udaleko Gizarte Gaietarako Batzordeak gazteentzako bi ikastaro antolatu ditu. Azaroaren 4, 11 eta 18an DJ ikastaroa izanen da eta azaroaren 25ean eta abenduaren 2an Capoeira ikastaroa. Kultur Etxean izanen dira biak arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Ikastaro hauetan parte hartu nahi dutenek urriaren 16tik 27ra bitartean izena eman beharko dute 012ra deituz. 14 eta 30 urte bitartekoei zuzenduta daude eta ikastaro bakoitzean gehienez hamabortz lagun onartuko dira. 10 euro kostako da ikastaro bakoitza eta ordainketa egiteko txartel zenbakia eman edo udaleko kontu korrontean dirua sartu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun