Composites Gurea enpresako langileak greba mugagabean

Xan Harriague 2006ko urr. 11a, 19:05

Enpresak etekin gehiago ateratzen baditu ere lan baldintzetan ez dela nabaritu salatzen dute langileek

Astelehenetik aitzinera Composites Gurea enpresako langileek greba mugagabea egitea erabaki dute asanbladan aho batez onarturik. Orain arte egurraren hitzarmenarekin lan egiten zuten baina biziaren kostua gora egin duela eta, hitzarmen propioa onartzea eskatzen dute. Haien ustez, enpresak dituen etekinak eta dituzten lan baldintzak ez dira bateragarriak. Hori dela eta, presio egiteko, duela bi aste bi eguneko greba egin zituzten, aste huntan bertze hiru eta heldu den urriaren 16tik aitzinera greba mugagabea hasiko dute. Goiz eta arratsaldez egonaldiak egiten dituzte, Alkaiagan enpresak duen egoitzaren atarian. Bertan hainbat pankarta paratu dituzte, aldarrikapen nagusia “Lan Baldintza duinak negoziazio orain”. Ttipi Ttapari enpresa komitetik erran diotenez, orain arte zuzendaritzak ez die batere kasurik egin, hala ere asteartean, urriaren 17an, haiekin bilduko dira baina gauza handirik ez omen dute espero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun