“Zure saltokian nola hobetu” ikastaroa Beran

Xan Harriague 2006ko urr. 11a, 19:03

Saltokien azterketak eginen dira profesional baten laguntzarekin

Larun Haitzpe, Berako ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu emaileen elkarteak, “zure saltokian nola hobetu” izenburua duen ikastaroa prestatzen ari da. Nafarroan, merkataritza saila eta enpresa munduko erakundeek eramaten ari diren prestakuntza programarekin bat egiten du Berako elkarteak. Ikastaroan saltoki bakoitzaren azterketa eginen da Nafarroako Merkatarien Federazioko teknikari baten laguntzarekin. Zerbitzuaren maila hobetzeko asmoarekin, alde onak, txarrak, mehatxuak, egin daitekeenak eta abantailak ikusiko dira bertzeak bertze. Ikastaroa azaroan eginen da arratsaldeko 14:30etik 16:30era. Guztira 20 ordu emanen dira Berako Kultur Etxean. Izena eman nahi dutenek 607 303 400 telefono zenbakira deitu beharko dute. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa izanen da elkartearen kide ez direnentzat, kideentzat doan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun