Lesakatik Berara etengabeko autobus zerbitzua egonen da egun osoan

ttipi-ttapa 2006ko urr. 11a, 10:43

Nafarroa Oinezen aitzakian Berara lanera zein egun pasa joan behar duten guztientzat, autobusak prestatu ditu antolakutzak.

Autobusak Tomasenekobordatik aterako dira (Lesakako sarrerako rotonda), goizeko 8:00etan lanera joanen den jendearentzat, eta 9:00etatik 20:00etara gainerakoak. Itzulerakoak ere, Berako Agerra auzotik aterako dira, Lesakara. Azken autobusa 20:00etan aterako da.

Baztan-Bidasoatik Berara hurbilduko direnek autobus zerbitzu hau erabiltzea aholkatzen da, autoak Lesakan utzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun