Guneen muntaketarako laguntza behar du Nafarroa Oinezak

Aitor AROTZENA 2006ko urriaren 5a

Urriaren 15eko besta egunerako azken lanak egitea falta da. ttipi-ttapa

Egunero bilduko da jendea, goiz eta arratsaldeko txandetan

Nafarroa Oineza azken txanpan sartu da. Astebete pasa falta da, eta dagoeneko hasiak dira azpiegitura guztiaren muntaketa egiten gune ezberdinetan: txosnak, karpak, eszenatokiak, komunak...

Horretarako guztiarako laguntza behar du Nafarroa Oinezak, eta laguntzeko prest dagoen jende guztiari dei egiten zaio muntaketa lan horietan parte har dezan. Urriaren 7an, larunbatarekin, hasi eta urriaren 14a bitarte iraunen dute lan horiek, egunero-egunero.

Goiz eta arratsaldeko txandak antolatu dira horretarako. Lagundu nahi duenak, Alkaiaga industrialdera agertu beharko du, Xantelmar lantegiko atarira, txanda bakoitzaren hasieran. Bi txanda hauek eginen dira: Goizetan 8:00etatik 13:00etara Arratsaldetan 15:00etatik 20:00etara

Aldez aitzinetik, antolakuntzak laguntza guztia eskertu nahi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun