Pala txapelketan izen emateko epea ireki du Lesakako Batzoki elkarteak

Aitor AROTZENA 2006ko urr. 18a, 09:43

Azaroaren 4an hasiko da txapelketa 20 bikoterekin

Lesakako pala txapelketarako izen emateko epea ireki du Batzoki Elkarteak. Urrian izen ematen duten lehen hogei bikoteek parte hartzen ahal dute azaroaren 4an hasiko den txapelketa honetan. Izen emateko 686 759341 (Laura) telefonora deitu. Urtero bezala, iaz jokatu zuten bikoteek lehentasuna izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun