Composites Gurea enpresak dituen langileek greba orokorra egin zuten

Xan Harriague 2006ko urr. 2a, 16:40
Utzitako argazkiak

Ortzegunean eta ortziralean, Beran eta Lesakan Composites Gurea enpresak dituen langileek greba orokorra egin zuten zuzendaritzarekin duten ez adostasunengatik. Ortzirale eguerdian 30 bat langileek elkarretaratzea egin zuten enpresak Beran duen lantegiaren aitzinean “lan baldintza duinen alde, negoziazio orain” zeraman pankarta eskuetan zutela. Ondotik txistuekin ahal bezain soinu eginez, Alkaiagako lantegira joan ziren industrial gunean barna ibiliz. Bertan bertze elkarretaratze bat egin zuten eta Iñaki Peña enpresa komiteko kideak LAB eta ELA sindikatuek adostutako oharra irakurri zuen.

Astelehenean berriz ere lanean hasiko badira ere, zuzendaritzaren jarrera ezpada aldatzen bertze mobilizazio egunak egitea ez dute baztertzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun