Igantziko besten larunbatean jokatuko da Aizkolari Gazteen III. San Migel saria

Xan Harriague 2006ko irailaren 29a

Garikoitz eta Oihan Larretxea eta Ander Erasun izanen dira gure eskualdeko ordezkariak

Larunbatean, Igantziko besten egitarauaren barnean Nafarroako Aizkolari Gazteen III. San Migel saria jokatu da herriko pilota lekuan arratsaldeko 19:00etatik aitzinera. Neurtuko diren 5 aizkolarien artean 3 gure eskualdekoak izanen dira, hala nola Garikoitz Larretxea Arraiozkoa, Oihan Larretxea Berakoa eta Ander Erasun Aurtizkoa. Bertze biak Julen Kañamares Berriozarkoa eta Joseba Jimenez Etxarrikoa izanen dira. Aizkolari bakoitzak kanaerdiko bat eta 45 ontzako bi enbor moztu beharko ditu ahal bezain laster. Aurten ere joan den urteko txapelduna, Julen Kañamares, izanen da faborito nagusia. Hala ere, Garikoitz Larretxeak ongi arituz gero irabaz dezake. Bertze hiruei dagokionez, ezustekoa eman dezakete baina lan zaila izanen dute aipatutako bertze biei nagusitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun