Bestaz-besta ibili gara udan. Udazkenarekin batera lasaitu da bestetako giroa, baina oraindik leku batzuetako jaiak geratzen dira gozatzeko.
Herriko bestetako egitarauetan kirolak bere tartea hartzen du. Gurean, herri kirolek arrakasta haundia izaten dute. Herriko bestetan aritu ziren gaztetxoak. Irailaren 24an ere,Igantziko San Migel bestatako herri kirol saioan Arantzako gaztetxoen taldeak parte hartu zuen. Joan den igandean berriz Arantzako kirolari taldeak Basaburua taldea izan zuen aurkari Anizko bestetan.