Eskulan ikastaroa hasteko asmoa dago hilabete honetan

Nerea ALTZURI 2006ko irailaren 28a

Udazkeneko egunetan gaude. Urtaro polita da, inguruko koloreek nahiz aroaren goxotasunak hori horrela izatea bermatzen dute.

Euria egin du eta udazkeneko eguzki egunak ere izan ditugu urte sasoi hasieran. Eskulanen ikastaroa abian jartzeko hilabetea ere hemen dugu. Normalean urriaren hasieran ikasturteari hasiera ematen zaio eta maiatza aldean akautzen da. Urtero-urtero eskulan berriak ikasten dituzten lagunek printzipioz hasteko intentzioa dute, oraindik data zehatzik ez badago ere.

Pui irakasle izaten da urtez-urte eskulan ikastaldi honetan. Informazio gehiago izaten dugunean lerro hauen bitartez adieraziko dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun