Ameriketara joan ziren artzainen besta

Aitor AROTZENA 2006ko urriaren 18a

Utzitako argazkiak

Urriaren 22rako antolatu dute herrian Ameriketara joan ziren artzainen besta.

Egitarauaren xehetasunak hurrengo alean luze eta zabal emanen baditugu ere, herriko karriketan zaldunek gidatutako artaldea, ardi latxen erakusketa, ardien ile mozketa erakustaldiak eskuz eta makinarekin, gazta tailerrak, zintzarrien erakusketa, artzainek zuhaitzetan utzitako seinaleei buruzko erakusketa eta argazki eta bideoak ikusteko aukera izanen da.

Bazkaria ere izanen da frontoian eta ondoren opari banatuko dira eta Estatu Batuetarako bidai bat zozketatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun