Gure Txokoak hamabigarren aldiz antolatutako Dantzari Ttiki Eguna egin zen irailaren 23an. Eguraldia lagun zutela, 80 dantzaro bildu ziren. Gure Txokoakoekin batera kanpoko bi talde etortzekoak baziren ere, azkenean Senperekoek huts egin zuten eta Zaldibiakoak baizik ez ziren agertu. Taldeak auzoz auzo ibili ziren eta eguerdian, Altzateko plazan eskaini zuten dantza emanaldia. Bazkaltzeko, kanpotik etorritako haurrak etxeetan banatu ziren eta arratsaldean, Kulki haurrentzako kirol jaialdian parte hartzeko aukera izan zuten haurrek.