Greba Composites Gurea enpresan

Amaia eta Ainhoa 2006ko irailaren 28a

ttipi-ttapa

Composites Gurea, S.A. enpresako komiteak (ELA-LAB) deituta, bizitzen ari diren gatazkaren aintzinean zuzendaritzaren negoziazioekiko jarrera ezkorra ikusirik, langileak greban egon dira irailaren 28 eta 29an.

Berako lantegietan gertatzen ari den deslokalizazioak dakarren lanpostuen galera, enpresaren behin-behineko kontrazio politika, lan istripuen aurkako plana ez betetzea, maila profesionalaren berrikuspenari uko egitea eta soldatak ez igotzea dira eztabaidatu nahi dituzten puntuak. Langileak bi egun horietan lantokien aurrean egon dira eguerdiko 13:00etatik aintziera deitutako manifestaldietan parte hartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun