Berako Udalak antolatuta, hilabete honetan Elikadura eta nutrizioaren inguruko hitzaldi sorta izanen da Nagore Txoperenaren (Berako Udaleko dietista) eskutik.
Bi sailetan banatuko dira hitzaldiak, horrela, urriaren 4tik 6ra bitartean hirugarren adinekoei zuzenduak izanen dira eta urriak 9, 16, 23 eta 30ean jende guztiari bideratuak. Lehen saileko hitzaldiak liburutegian izanen dira 11:00etatik aurrera eta bigarrenekoak kultur etxean 18:00etatik aintzinera. Hirugarren adinekoei bideratutako hitzaldietan jorratutako gaiak ondorengoak dira: urriaren 4ean Desnutrizioa zahartzaroan, urriaren 5ean Osteoporosia eta urriaren 6ean Elikadura osasungarria zahartzaroan. Jende guztiari zuzendutako hitzaldiak, aldiz, hauek izanen dira: urriaren 9an Haurdunaldia eta bular ematea, urriaren 16ean Kirola eta elikadura, urriaren 23an Elikadura osasungarria haurtzaroan eta nerabezaroan eta urriak 30ean Elikadurari loturiko sinesmenak edo usteak. Hitzaldi guztietarako hizkuntza parte hartzaileen artean adostuko da.