Larunbatean Endarlatsan gertatutako istripuak gidariaren heriotza eragin zuen

Xan Harriague 2006ko ira. 28a, 12:39

56 urte zituen Angel Rafael Andres soriarra hil zen joan den larunbat eguerditan, N-121An, Endarlatsako zubian izandako istripuan. Ezezagunak diren arrazoiengatik gidatzen zuen kamioia zubitik behera joan zen arrasta arrastorik utzi gabe. Ibilgailuaren aitzineko aldea urean gelditu zen eta larrialdietarako zerbitzuek garabi baten laguntza behar izan zuten gorputza ateratzeko.

Soriako gidariak eskualdea aski ongi ezagutzen zuen, Lesakako Bidasoa Garraioentzat lanean aritu zen eta N-121Atik joan etorrian maiz ibiltzen zen lanerako. Jakinez lekua ezagutzen zuela eta, arrasta arrastorik ez izateak zalantzak sorrarazi ditu istripuaren zirkunstantziei buruz.

Istripuarengatik, trafikoa hetsita egon zen 13:30etik 14:15era eta kamioia uretik ateratu ahal izateko 15:15etik 17:00etara. Ordu erdi bat beranduago trafikoa normaltasun osoz ibiltzen zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun