A zer gazteria daukagun Igantzin!

Oskar TXOPERENA 2006ko irailaren 25a

Argazki eder anitz ateratzeko moduko bestak izan dira aurtengoak. Bat aukeratzen jarrita, ordea, segur aski gehien aipatu den ekitaldiarena aukeratu dugu: betizuak. Ez dira argazkian ageri aritu ziren

Orain bai jarri gara igantziarrok udazken eta neguari begira! Joan zaizkigu 2005eko bestak eta bizimodua aldatzeko garaia etorri da. Eguna laburtzen ari du, ikasleak egun osoz hasiak dira eskolan, ehizturiak mendian ditugu eta ikastaroek bete egin dituzte bete gabe genituen ordu guziak: yoga, dantza-jazz eta balleta, eskulanak, eskupilota, musika, euskal dantzak, hizkuntzak, informatika,… Urtetik-urtera eskaintza zabalagoa.

Besten balantzea egiterako orduan ederrak izan direla erran behar dugu nahitanahiez. Behin eta berriz erranen dugu besten egitaraua bezain garrantzitsua dela jendearen eskuhartzea. Aurten izan da herritarren –gazteena, batez ere- eskuhartzea, eta nolakoa gainera! Betizuetan, herri kiroletan eta bertso-pilotan erakutsi duten jarrera eta hartu duten lana goraipatzekoa izan da berriz ere. Zer egin behar dute hurrengoetan aurtengo maila emateko? Ez dugu bertze gaineko ekitaldi guziak banaka aipatzeko lekurik. Bestak eguraldi politarekin eta ongi joan direla erranen dugu.

Bertzalde, herriko karrika guzietan egiten ari diren lanak ere markatu dituzte bestak. Jendea ezin izan da nahi bezain eroso ibili, baina zer eginen da! Abudo akautuko dira horiek ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun