Xabier Silveira, Joxe Juan Zubieta «Etxabe» eta Estitxu Arotzena lesakarrak parte hartzen ari dira Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusian. Bi mutilek Lekunberrin egin zuten azken laurdenetako saioa. Silveira bigarren izan zen eta Etxabe seigarren. Beste saioetan izanen diren puntuazioen arabera finalerdian sartzeko aukera izan dezake Silveirak, ez ordea Etxabek. Estitxu Arotzenak igande honetan, urriaren 23an izanen du bere saioa Arrasateko Amaia antzokian, 17:00etan.