Dantza ikastaro gehiago antolatu ditu Beti Gaztek

Aitor AROTZENA 2006ko irailaren 25a

Aitzin horretan aipatzen genuen ikasturte honetarako hainbat ikastarotan izen emateko aukera bazela. Orain, Beti Gazte elkarteak dantza ikastaro gehiago antolatu ditu.

Dantza latinoak, areto dantzak, hip-hop (hiru hilabetez), funky (hiru hilabetez) eta zilbor dantza edo gerri dantza (hiru hilabetez) ikasteko modua izanen da. Ikastaroak azaroan hasiko dira eta parte hartzeko 607 450930 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun