Iñaki Irigoien, Txarandakak Espainiako Quad txapelketako bigarren proban bigarren postua lortu zuen iraila bukaeran Ravós de Terriko zirkuituan (Girona). Txarandakaren ekipoa irabazleen ondotik minutu bakar batera iritsi zen. Txarandaka Espainiako txapelketan Quads Trivimon Yamaha ekipoarekin ari da Kataluniako Lillastres pilotuarekin. Frantzian egin zen munduko txapelketan 13. izan zen Iñaki.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!