Kultur Batzordeak argazki artxiboa osatzeko proiektua aurkeztu zuenetik 259 argazki artxiboan

Amaia eta Ainhoa 2006ko irailaren 25a

Dagoeneko hilabetea pasa da Kultur Batzordeak argazki artxiboa osatzeko proiektua aurkeztu zuenetik. Denbora honetan Kultur Etxetik jende franko pasatu da beraien argazkiak ekartzera. Beratik kanpo bizi den jendeak ere bere interesa agertu omen du. Oraingoz 14 pertsonen argazkiak bildu dira Kultur Etxean: Berako herria agertzen dutenak, dantzariak, bestak, Gure Txokoa futbol taldea… Javier Sagardia iruindarrak ere bere artxiboaren ateak ireki ditu. Sagardiak eskualdeko 1.600 argazkitik goitiko artxiboa du, Victor Sagardia bere osabak egindakoak. Horien artean 70 argazki inguru Berakoak dira, 1926-1927 urteen artean Beran kapilau zela ateriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun