Bihar, irailak 23, ospatuko da Berako XII. Dantzari Ttiki Eguna. Gure Txokoa Dantza Taldearekin batera, Senpereko Zirikotz, Zaldibiako Iztueta eta Bortzirietako bertze dantza taldeak arituko dira. 10:30ean eginen zaie harrera taldeei. 11:00etan kalejira izanen da, lau ibilbide ezberdinekin. 13:00etan jaialdia eginen da Altzateko Plazan eguraldi ona bada, eta bertzela Ricardo Baroja Ikastetxeko frontoian. Beratarrek Agintariena eta Aurreskua dantzatuko dute, eta gainerako taldeek dantza bana eskainiko dute.
Egun honetan ohitura den moduan, kanpotik etorritako dantzariek herriko dantzarien etxeetan bazkalduko dute. Aurtengoa nobedade gisa, arratsaldeko 16:00etan Kulki taldearen saioa ikusteko aukera izanen dute haurrek.