Denboraldia igandean akautuko du Urtxintxa taldeak

Aitor AROTZENA 2006ko ira. 21a, 18:48

Urtxintxa taldeko kide batzuri eta Otsagira egindako ateraldian ateratako argazkiak. Utzitako argazkiak

gandero ateraldiak egin ditu Bortzirietako laguntalde berriak

Igande honetan, urriaren 24an, eginen duten ateraldiarekin akautuko da Bortzirietako Urtxintxa txirrindulari laguntaldearen denboraldia. Goizeko 9:00etan Beratik abiatu eta Hendaia, Donibane Lohitzune, Senpere, Sara eta Lizuniagan barna, berriz ere Berara itzuliko dira, 60 kilometroko ibilbidea eginez. Lehendik eskualdeko elkarte ezberdinen izenean errepidera ateratzen ziren txirrindulazaleak biltzeko asmoarekin sortu zen duela urte batzuk Urtxintxa taldea. Denboraldi honetan taldea indartu nahi izan dute eta elkarte izaera eman diote, bere estatutuak onartuz eta zuzendaritza batzordea sortuz. Jabier Maritxalar lesakarra da elkarteko presidentea. Otsailetik urrira bitarte, igandero zailtasun eta luzera ezberdineko ateraldiak egin dituzte. Horretaz gain, txirrindulazale elkarteko kideek parte hartu dute Federazioak antolatutako zortzi probetan, Quebrantahuesos, Lagos de Covadonga, La Perico Delgado eta, nola ez, La Miguel Indurain probetan, bertzeak bertze. Denboraldia akautzerakoan, afari batean bilduko dira,nabarmendu diren txirrindulazaleei sariak emateko.

Federazioko lizentziak

Urtxintxa Txirrindulari laguntaldetik jakinarazi dutenez, urtarrilaren 1etik aitzinera federazioko lizentziak tramitatuko dituzte, interesatuak dauden guzientzat: «Hau garrantzitsua da eta gustoko kirola egiteagatik zoritxarrez bizia jokoan jartzen dugun guziok egin behar dugu». Alde horretatik, bere pasio handienetakoa eginez istripuan hildako Patxi Artieda Yanci taldekidea beti gogoan izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!