Herritar talde bat Portugal aldean oporretan ibili da

Nerea ALTZURI 2006ko irailaren 18a

Urtero bezala, aurten ere, Martin Legarra apezak antolatutako oporraldiak izan dira. Maiatzean Ameriketako Estatu Batuetako hiririk entzutetsuenak ezagutu baldin bazituzten, irailaren 4tik 11ra bitarte Portugaleko lurretan ibili da bidaiari taldea. Hemezortzi herritar eta inguruko bertze zenbait lagun autobusean abiatu ziren irailaren 4an, goizean goiz. Astebetez, herri, hiri, xoko, monumentu, museo eta bertze bisitatu dituzte: Fatima, Estoril, Lisboa eta Lisboako itsas aldeko herrietan barna itzulixka egin dute zazpi egunez. Ongi pasatu dutelakoan gaude. Espainia, Katalunia, Galizia, Tunisia, AEB eta hainbat lekuetan ibili dira herritarrak bidai antolatu eta gidatu hauetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun