“Lesaka: harria, burdina eta zura” izeneko argazki erakusketa ireki zen irailaren 8an Beti Gazte elkartean. 70 argazkiz osatutako erakusketa honen ideia eta testuak Carmen Ruiz de Garibay lesakarrarenak dira eta argazkiak Giuliano Mezzacasarenak (argazkian). Irailaren 30a arte zabalik izanen da erakusketa aski interesgarri hau, astelehenetik larunbata arte, 18:30etik 20:30era eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.