Batzoki elkarteak bigarren urtez antolatu duen Emakumezkoen Kopa jokatu aitzinetik omenaldi polita eskaini zitzaien Juana Aleman eta Idoia Telletxeari. Duela kasik 20 urte Beti Gaztek zelairatu zuen emakumeen lehen futbol taldeko partaideak izateaz gain, entrenatzaile ere izan dira hainbat urtez, Juana neskekin eta Idoia mutiko kadeteekin.