Jon Irazoki Memoriala eta hiru talde aritu ziren elkarren arteko lehian: Berako Gure Txokoa, Lesakako Beti Gazte eta Baztan. 45 minutuko hiru partidu jokatu zituzten eta azkenean penaltietara arituz Gure Txokoak lortu zuen garaipena. Bigarren zatia bukatuta, Gure Txokoa-Beti Gazte partidua hasi aurretik, Joseba Petrirena Gure Txokoako jokalariaren izebaren oroimenean minutuko ixilunea gorde zen. Sari banaketan, hirugarren postuko kopa Manolo Tabernak eman zion Baztango kapitainari. Rafa Pombarrek, (Ugaldea aholkukaritza) bigarren postuko kopa Mikel Irigoien Beti Gazteko kapitainari eman zion eta irabazleena, Jon Irazoki zenaren aitak, Jose Mari Irazokik, eman zion Iñaki Irazokiri, Gure Txokoako kapitainari.