XII. Dantzari Ttiki Eguna

Amaia eta Ainhoa 2006ko irailaren 18a

Larunbat honetan, irailaren 23an ospatuko da XII. Dantzari Ttiki Eguna. Gure Txokoa Dantza Taldearekin batera, Senpereko Zirikotz, Zaldibiko Iztueta eta Bortzirietako bertze dantza taldeak arituko dira.

10:30etan harrera eginen zaie taldeei. 11etan kalejira izanen da, lau ibilbide ezberdinekin. 13:00etan jaialdia eginen da Altzateko Plazan eguraldi ona bada, bertzela eskolako frontoian. Beratarrek Agintariena eta Aurreskua dantzatuko dute eta gainerako taldeek dantza bana eskainiko dute.

Dantzariek herriko dantzarien etxeetan bazkalduko dute. Berrikuntza bezala, aurten arratsaldeko 16:00etan Kulki taldearen saioa ikusteko aukera izanen dute haurrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun