Datorren urriaren 15ean izanen da Beran Nafarroa Oinez eta urte beteko lanaren ondotik, azken xehetasunak prestatzen ari da lagun talde haundi bat. Eguna ongi joan dadin, 2000 pertsona behar dira txosnetan aritzeko, segurtasunean, salmentan, garbiketan...
Antolakuntza lana errazteko, irailaren 22a baino lehen izena ematea eskertuko luke ikastolak eta horretarako oinezbera@hotmail.com posta elektronikora idatzi dezakezue edo telefono zenbaki hauetara deitu: 600344665, 948625215 edo 948631558.
Taldeka nahiz banaka ematen ahal da izena baina antolatzaileek taldeka izena ematea eskertuko lukete, arduradun baten izena eta telefonoa emanez, eta partaide kopurua zehaztuz.