Bera Lantzen elkarteak udal hirigintza kudeatuko du

Amaia eta Ainhoa 2006ko irailaren 18a

Berako Udalak 2006ko abuztuaren 16an egindako osoko bilkuran, hirigintzako zerbitzua, merkataritza elkarte baten bidez, zuzenean kudeatzeko erabakia hartu zuen. Bera Lantzen, S.L. deituko da elkarte mugatu hori eta Berako Udalak partaidetza esklusiboa izanen du.

Berako Udaleko hirigintza kudeatzeko eratuko da elkarte hori, kudeaketa zuzena egiteko hain zuzen. Bestalde, elkarte hori arautuko duten Estatutuak ere onartu dituzte. Estatutu horietan izaera eta araubide juridikoa, xedea, helbidea, iraupena, kapital soziala, Gobernuko organoak (Batzar Nagusia eta Administrazioa Kontseilua), elkarteko organoen araubideak, ekitaldi eta baliabide ekonomikoak, onuren aplikazioa, kudeaketa sozialaren gaineko zaintza, elkartea desegitea eta likidazioa arautzen dira. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da hilabeteko epean ondorioak izan ditzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun