Abuztuaren 5ean, larunbatean, goiz arratsaldez Xorroxin Irratiko lantaldeak irrati mintegia egin zuen Aterpean. Hausnarketa edo gogoeta eguna izan zuten irratiko langileek, irratiaren nondik norakoak aztertuz: programazioa, entzulegoa, arlo teknikoa… Hurrengo ikasturteari indarrez eusteko guzia antolatzeko bidea jorratu zuten. Goizeko saioaren ondotik, bazkari goxoa egin zuten eta ondotik, bigarren saialdia izan zuen mintegiak.