Arantza Rock

Nerea ALTZURI 2006ko irailaren 5a

Arantzako bestetako herri egitarauaren barne hainbat ekimen egin ziren abuztuaren 14tik 19ra: herri afaria, erakusketa, Arantza Rock jaialdia…

Aurten hamekagarren edizioa egin da rock jaialdiaren ibilbidean. Gazte Asanbladak balorazio ona egin du aurtengo jaialdiari dagokionez. 80.000 euro inguruko aurrekontua zuen aurtengo jaialdiak eta gastu horri aurre egiteko moduan dira. Buitraker, Sorkun, Himen eta The Solanos taldeek esku hartu dute Arantza Rock jaialdian. Gainera, The Solanos taldeak azkeneko emanaldia eskaini zuen eta herrian barna kalejira egiten bukatu zuten jaialdiarekin. Ekitaldira iaz baino lagun guttiago hurbildu ziren arren, giro ederra izan zen. Nolanahi ere, ezin aipatu gabe utzi, Igantziko Bentatik herrira bitarte arratsalde-ilunabar partean hiru kontrol ere pasatu zituztela auto gidariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun