Uda giroa ofizialki akautu ez bada ere, udaldian urtero izaten diren ekintzak errepikatu dira aurten ere: udaleku irekiak, dantza ikastaroak, bestak, barnetegiak… Batzuek beuren oporrak herritik kanpo pasa dituzte uztailean eta abuztuan; lagun aunitzek ere gure herria aukeratu dute oporleku gisa. Landetxeak, aterpea… beteak egon dira hilabete hauetan. Irailarekin batera, lasaitasuna gailentzen da herrian. Eskolako irakasleek irailaren 1ean ekin zioten ikasturteari. Ortzegun honetan berriz, irailaren 7an, ikasleen txanda izanen da.
Aurten lau haurrek eskolako ibilbidea ezagutuko dute lehenengo aldiz: Eider Taberna, Idoia Altuna, Araitz Madariaga eta Uxue Alustizak ikasgel eta bertze hainbat elementu ezagutu eta ikasiko dituzte ikasturte honetatik aitzinera.