Asteazken honetan, irailak 6, eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea eginen du ELA sindikatuak Berako Maderas Martinez lantegiaren aitzinean. ELAtik salatu dutenez, lantegian 10 eta 4 urte zeramatzaten bi langile kaleratu dituzte abuztuan, lan arriskuen prebentzio legea eta hitzarmena betetzea eskatzeagatik. ELA sindikatutik diotenez, “ez dugu onartzen eta ez dugu onartuko kaleratze hauek, inolako arrazoirik gabeak direlako eta eskatzen dugu langile hauek bere lanpostuetara bueltatzea”. Helburu horrekin eginen dute asteazkeneko elkarretaratzea.