Euskara Batzordeak prestatutako Kultur Astea ekitaldiz betea dator

Aitor AROTZENA 2006ko irailaren 4a

Kultur Astearen barrenean hainbat ekitaldi antolatu ditu Euskara Batzordeak, Udalaren laguntzaz. Honela, irailaren 13an, asteazkenean, «Trikitixa, arbelezko diskotik mp3-ra» solasaldia eskainiko dute Mikel Markez eta Joseba Tapiak, 19.30ean Herriko Etxeko pleno aretoan.

Irailaren 15ean, ortziralean

Arratseko 22.30ean, Joneren kontzertua izanen da Onin errekaren gainean.

Irailaren 17an, igandean

Pantxo Telleria eta Mikel Martinezen eskutik, «Larru haizetara» antzeslana ikusgai izanen da Kasinoan, 19:00etan.

Irailaren 20an, asteazkena

Kulki taldearekin herri kirolekin zerikusia duten joku tradizionaletan jostatzeko aukera izanen dute haurrek, 17:00etatik aitzinera Tantirumairu ikastolako patioan.

Irailaren 21ean,ortzegunean

Afrikako ipuinak kontatuko ditu Miren Camisonek 17:00etan liburutegian. Egun berean, «Riomundo» liburua aurkeztuko du Jon Maiak 20:00etan pleno aretoan. Kultur Astea akautzeko, irailaren 22an, «Arrotz begi» izeneko bertso-trama izanen da euskaltegian 20:00etan, Iñigo Mantzizidor «Mantxi» eta Oihana Bartraren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun