Txarandaka taldeko Jabier Etxeberria garaile Irurozkin jokatutako Enduro proban

Amaia eta Ainhoa 2006ko irailaren 4a

Utzitako argazkiak

Txarandaka taldeko moto gidariek emaitza ederrak lortu zituzten Irurozkin burututako Nafarroako Enduro txapelketako proban. 4 denborako motorrarekin, Irunen sortu eta Beran bizi den Jabier Etxeberriak lehendabiziko postua eskuratu zuen. Xabi Etxegarai lesakarra bigarren izan zen, 2 denborako motorrarekin. Nafarroako txapelketarako baliagarria den hurrengo proba urriko bigarren asteburuan izanen dute Aibarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun