Azken 6 urteotan ospatu den ERTZ nazioarteko bertze musiken jaialdiak, aurten bere ohiko data aldatu du. Ertz Arte Guneak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako jaialdia, orain arte ekainaren hasieran egiten zen bezala, 7. edizioa irailaren 16 eta 17an ospatuko da.
Irailaren 16an, larunbatean, arratsaldeko 20:00etan Phill Niblock & Thomas Ankersmit, Norbert Möslang, Bizarra, Oiar Etxeberria, Enrike Hurtado, Thor Magnusson & Runar Magnusson eta Gabriel Paiuken saioak ikusteko aukera izanen da. I
Igandean, irailaren 17an, aldiz, arratsaldeko 19:00etatik aitzinera, Borrokak Maite Arroitajauregirekin batera eta Llorenç Barberrek beraien ikuskizuna eskainiko dute. Jaialdiren nahiz artisten inguruko informazio gehiago nahi izanez gero begiratu www.ertza.net orrialdea.