Mukixu haurtzaindegiak irailaren 4an ideki ditu ateak

Amaia eta Ainhoa 2006ko irailaren 4a

Sei hezitzaile, bi sukaldari eta bi garbitzaile ariko dira lanean

Mukixu Udal haurtzaindegiak irailaren 4an ideki ditu ateak eta uztailaren 31 bitartean zabalik izanen da. Goizeko 8:00etatik 16:00ak arte sei hezitzailek hartuko dute haurren ardura. Hezitzaileez gain bi sukaldari eta bi garbitzaile ariko dira lanean. Momentuz, Bortzirietako 50 haur inguruk izena eman dute eta lau taldetan banatuko dituzte: 0-1 urteko talde bat, 1-2 urteko bertze bat eta 2-3 urteko bi talde. Haur batzuk itxaron-zerrendan daude, beraz, ikasturte honetan hasteko onartua izan den norbaitek baja ematean bakarrik sartzeko aukera izanen lukete. Onartuak izan diren haurrak, lehendabiziko bi astetan lau orduko egonaldiak egiten dituzte hezitzaileak ezagutu eta egokitzeko. Gero, zazpi ordutan egoteko aukera izanen dute eta jangela zerbitzua ere eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun