Mukixu, Berako 0 eta 3 urte arteko haurren, haurtzaindegiko kudeaketa hartzeko deialdia zabaldu zuen udalak, joan den maiatzean. Lehiaketan aurkezteko epea bukatu zenean pertsona bat baizik ez zen aurkeztu, hau da Josune Irastorza. Hori dela eta, kontratazio mahaiak 160.000 euroko eskaintza aztertu du eta egokia iduritu zaio. Hala ere orain kontratua sinatu baino lehen hartzaileak, aurre ikusten ziren baldintzak frogatu beharko ditu, tartean berekin arituko diren 3 pertsonek euskara badakitela, janari erabiltzailearen karneta eta erantzukizun zibileko poliza. Kontratua konfirmatzen bada astelehenetik ortziralera 8 orduko idekiera segurtatu beharko dute. Hasiera batean goizeko 8etatik arratsaldeko 4ak arte. Bazkariak proposatu beharko dituzte. Eraikuntzaren garbiketa eta kudeaketa haien gain egonen da.