Sanmigeletako esku programaren azala aukeratzeko lehiaketa deialdia zabaldu du Igantziko udalak.

ttipi-ttapa 2006ko abuztuaren 11

Igantziko udalak, 2006ko San Migeletako esku programaren azala aukeratzeko lehiaketa deialdia zabaldu du. Obra, marrazkiz edo argazkiz izaten ahal da. 27X19cmko neurriak izanen dituen obran “Igantzi. San Migelak 2006” testua derrigorrez agertu beharko da. Antolatzaileek gai librea utzi dute, beti ere zertarako den kontutan hartu behar delarik. Jartzen duten muga bakarra jatorrizko eta argitaratu gabe izan behar duela da. Parte hartu ahal izateko Igantzin jaioa edo bertan bizi beharko da. Epaimahaiaren inpartzialtasuna segurtatzeko lan guziak gutun azal batean aurkeztuko dira herriko etxean. Gutunazalean eta obran izenburua agertuko da. Lehen gutun azalaren barnean, egilearen datuak, izen abizenak, helbidea eta telefonoko zenbakia jarri beharko dira. Lanak aurkezteko epea, abuztuaren 28ko 13:00etan bukatuko da. Lehiaketa irabazten duenak 250 euroko saria eskuratuko du. Honen ordez, obra Udalaren esku geldituko da. Aurkezten diren gaineratiko lan guziak programaren barnean agertu daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun