Mendialdeko Abesbatzen IV. Topaketa

Oskar TXOPERENA 2006ko abuztuaren 3a

Oskar TXOPERENA

Lau abesbatza bildu ziren kantatzera Igantzin Nafarroako Mendialdeko Abesbatzen IV. Topaketan. Bete-bete egin zen eliza Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatza, Etxarri-Aranatzekoa, Giltzarri eta Igantziko Abesbatzaren emanaldia entzuteko. Bina kanta abestu zituzten banaka eta bertze lau denak batera. Gainerako abesbatzak Donezteben elkartu ziren eta bestari amaiera emateko Sunbillan afaldu zuten elkarrekin. Argazkian lau abesbatzen ordezkariak banatutako oroigarriekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun