Azaroaren 13an, Agoitzen Nafarroako kantu txapelketaren saioa egin zen. Hemezortzi kantari aritu ziren, tartean, Amaia Telletxea aranztarra Fermintxo Gartxitorena berroetarrarekin bikote moduan aurkeztu zen, iaz bezala. Amaiak eta Fermintxok, Oskar Estanga, Iñigo Aspurtz eta Miren musikariak laguntzaile izan zituzten, gitarrarekin, soinuarekin eta txeloarekin. "Hesiaren gibelean" kantua taularatu zuten, Ganbara taldearen musika erabiliz, eta hitzak beurek asmatuta. Ceuta eta Melillako hesiaren gaia hartu zuen kantuak.Jendez gainezka zegoen aretoan erakustaldi polita egin zuten, eta kontent gelditu ziren egindako lanaraken, Doneztebeko Bordatxoko finalerako txartela lortu ez arren.