Joan den azaroaren 23an Iturtzenbordako Luis eta Rosariok berrogeita hamar urte bete zituzten ezkondurik. Ospakizuna, joan den igandean egin zuten, elizkizuna eta Aterpen bazkaria eginez. Urrezko ezteiak familiartean ospatu zituzten. Elkarrekin urte aunitz gehiago pasa ditzatela bada, zorionak!
Bertzalde, azaroaren 13an, igandearekin Irati Azpiroz Errandonearen bataioa izan zen. Joan den uztailearen 7an sortu zen Irati, Unai Azpiroz eta Mirian Errandonearen alaba. Elizkizunaren ondotik senitarteko bazkaria egin zuten.